88. Zk. (2021): La propuesta del Desarrollo Local Transformador. Aportaciones desde la Economía Social y Solidaria

Artikulu honen bitartez, Tokiko Garapen Eraldatzailearen kontzeptuaren inguruko ezaugarri nagusienak argitu nahi dira. 2008tik areagotzen ari den egiturazko krisiaren ondorioz, indar handiz azaleratu baita zenbait eragile politiko, sozial eta komunitate-eragile eraldatzaileren agendetan; baina, aldi berean, berritzailea eta heterodoxoa denez, ez dago behar bezala garatuta maila teorikoan. Artikuluak kapitalaren dinamika espaziala eta eskala-politiken inguruko irakurketa kritikoa burutzen du. Modu honetan, lurraldeak globalizazio neoliberalerako zein honi alternatibak eraikitzeko eragile garrantzitsuak bezala konfiguratu daitezkeela justifikatu nahi da. Ondoren, tokiko garapena eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa osatzen dituzten ezaugarri teoriko nagusiak bildu dira. Izan ere, biak dira Tokiko Garapen Eraldatzailearen proposamenaren iturri nagusiak. Eta azkenik, proposamen honen elementu nagusietan sakondu da.

Argitaratua: 2021-12-27

Artículos