92. Zk. (2023): Para una transición energética justa, poniendo las reparaciones en el centro. El caso del Istmo de Tehuantepec

Zibilizazio modernoaren kolapso ekosozialaren aurrean trantsizio energetikoa beharrezkoa izanik, lan honetan energia sektorearen jardunbideei ikuspuntu global batetik erreparatu zaie. Ingeniari bezala izandako esperientziak bultzatuta, aitortu dezaket egungo energia sektoreak alderdi teknikoa nabarmentzen duela, alderdi ekonomikoa lehenesteko, gizarte- eta ingurumeninpaktuak kontrajarri gabe. Modus operandi horren aurrean, ariketa kokatu honen helburua, eraikitzeke dagoen energia-eredu berrian gizarte- eta ingurumen-dimentsioak txertatzeko gakoak aztertzeaz gain; egungo ereduak eragindako inpaktuen aurrean, erantzukizunak hartu eta elkarrekikotasun harremanak sortzeko erreparazio prozesuen beharra aldarrikatzea dira. Halaber, lanean zehar, botere harremanak zeharka aztertu dira gizon-emakume, izaki eta ingurumenaren arteko ezberdintasunak sortzen dituzten kategoriak eta egiturak plazaratzeko helburuarekin.

Honetarako, lehenik eta behin, ekarpen teorikoa egin da justizia globalaren eraikuntzan erreparazioak duen garrantzia argudiatzeko. Ondoren, Energia sektorearen desjabetze bidezko metaketan sakondu da Enpresa Transnazionalek Giza Eskubideen urraketa gauzatzeko dituzten jokamoldeak eta prozedurak ikertzeko, hala, martxan dagoen trantsizio energetikoan identifikatu eta salatu ahal izateko. Ildo beretik, teknologia “berriztagarrietan” zentratuz eredu energetikoaren ezaugarriak aztertu dira. Bukatzeko, energia eolikoan sakonduz, Mexikoko Tehuantepec Istmoko kasu azterketaren bitartez ikerturiko ereduaren ondorio sozial eta ingurumenezkoak aztertu dira Euskal Herriko enpresen rolean fokoa jarriz. Bukatzeko, bertako eragileen ahotsa jastoa erreparazio prozesu baten egokitasuna zehazteko.

Argitaratua: 2023-06-26