93. Libk. (2023): Políticas menstruales y desarrollo. Una crítica al abordaje de la menstruación en el ámbito de la cooperación internacional
Teoria feministaren arabera, gorputza da gizarte-esperientziaren, normalizazioaren eta, aldi berean, erresistentzia politikoaren lekua. Hala ere, garapenaren eremuan, gorputzaren ikuspegi biologizista hartzen jarraitzen da gehienbat, emakumeak ama edo biktima gisa ardatz dituena. Horren adibide da hilekoa, garapen-politika eta -programetatik kanpo geratu dena, harik eta, XXI. mendeko lehen hamarkadan, neskatoen eta nerabeen eskola-absentismoa murrizteko Hilekoaren Higienea Kudeatzeko proiektuak ezartzen hasi ziren arte. Mendebaldeko herrialdeen mezu nagusiari jarraituz, non hilekoa higiene-kontu gisa merkaturatu den, ez ordea osasunedo sexualitate-kontu gisa, sektore horrek gorputzaren ikuspegi medikalizatua erreproduzitu du, emakumeen gorputzarentzat normaltasun-itxaropenak sortzen dituena. Neskak hilekoaren gorputz prekarioak balira bezala irudikatzean oinarrituta, esku-hartzeek emakumeen gorputza zikina dela eta espazio pribatuan kudeatu behar dela sendotzen dute. Intersekzionalitatearen eta feminismo dekolonialaren ikuspegietatik abiatuta, artikulu honek programa horien irakurketa kritikoa egiten du, eta garapenerako nazioarteko lankidetzaren esparruan hilekoaren politikak hobetzeko proposamenak planteatzen ditu.
Argitaratua: 2023-12-19
Artículos
Políticas menstruales y desarrollo. Una crítica al abordaje de la menstruación en el ámbito de la cooperación internacional
Abstract 355 | PDF (Español) Downloads 240
Page 62