JARDUERAN OINARRITUTAKO KOMUNITATEAK ENPRESA TXIKI ETA ERTAINETAN

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 14-02-2014
Eneka Albizu Gallastegi Beatriz Otero Gutiérrez Mikel Olazaran Rodríguez

Resumen

Lan honetan, gure artean gutxi ezagutzen diren "Jardueran Oinarritutako Komunitateek" (JOK) enpresa txiki eta ertainetan izan dezaketen eragina aztertzen da. Zehazki, ikergaia hauxe da: organizazio barruan komunikazioa eta ezagutzaren jarioa areagotzea helburu duen tresna hori Gipuzkoako bederatzi enpresa eta erakundetan nola txertatu den eta txertaketa horren ondorioak zeintzuk izan diren erakustea. Bereziki, puntu hauei begiratu zaie: JOKetan aritu diren pertsonen espektatiben asebetetze-mailari, lan taldeen emaitzei, lan taldeen jarduera ahalbideratzen duten faktoreei eta egon diren oztopoei. Jasotako ebidentzia enpirikoa (galdetegia, elkarrizketak) aztertu eta gero, esan daiteke orokorrean emaitzak nahiko positiboak izan direla, efekturik
nabarmenenak arlo hauetan lortu direlarik: JOK-ak osatzen dituzten pertsonen parte hartzea areagotzea; Komunikazioa hobetzea (parte-hartzaileen artean eta horien eta zuzendaritzen artean); Pertsona arteko harremanak sendotzea; Ezagutza elkarri zabaltzea; Enpresarekiko asebetetasun handiagotzea. Aitzitik, aurkitu diren oztopo handienak hauexek izan dira: JOK-a behar bezala garatzeko denbora falta eta hasierako inplikazio falta (top-down ezarritako JOK-etan).

Abstract 103 | PDF Downloads 113

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Número
Sección
Artículos