Genero-ikuspegia Gizarte Ekonomian: Euskal Autonomia Erkidegoko azterketa bat

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-03-02
Dara García Sancristán Artitzar Erauskin Tolosa

Laburpena

Gizarte Ekonomiako entitateek enplegu egonkor eta kalitatezkoa sortu eta mantentzeko duten gaitasuna aurretik hainbat ikerketetan aztertu izan da. Hala ere, generoaren dimentsioa ez da izan lehentasunezko gai bat ez ikuspegi akademikoan, ezta esparru instituzionalean ere. Hutsune horri aurre egiteko, ikerketa eta ekintza gehiago behar dira, eta lan honek norabide horretan aurrerapauso bat eman nahi du. Lan honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomia sektorearen egoera ekonomikoa eta genero-berdintasunaren egoera aztertzea da, alde batetik, Gizarte Ekonomiako entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian duen garrantzia identifikatuz eta, bestetik, emakumeek Gizarte Ekonomiako entitateetan duten presentzia zein parekotasun baldintzak ulertuz. Azterketa hau 2022ko datuetan eta Gizarte Ekonomiaren forma klasikoetan - kooperatiba eta lansozietatea - oinarrituta gauzatu da. Ondorio nagusien artean, azpimarratzekoa da: alde batetik, emakumeen presentzia Gizarte Ekonomia sektoreko lanmerkatuan % 45 ingurukoa bada bataz beste, zerbitzu eta industria sektoreek errealitate ezberdinak erakusten dituzte; bestetik, Gizarte Ekonomiaren forma klasikoetan soldata-arrakala % 18,5ekoa da, bataz beste, ekonomia orokorrean baino baxuagoa; eta, azkenik, emakumeen presentzia zuzendaritza-postuetan, orokorrean, gizonezkoena baino txikiagoa da. Beraz, Gizarte Ekonomiak genero-berdintasunaren sustapenean eragin positiboa izan arren, erronka batzuk daude oraindik konpontzeko, bereziki zuzendaritzan postuei dagokionean baita ordainketei dagokionean ere.

Abstract 34 | PDF Downloads 2

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos