Lehen agerkariak eta komunikazio enpresak: J.E. Delmas "padre del periodismo bilbaino" (1820-1892)
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
F. Herranek, XIX mende amaieran, (1896) idatzi zuen, J.E. Delmas Bilboko kazetaritzaren eragile nagusia izan zela eta "padre del periodismo bilbaino", deitu zion. Eta horrela dirudi, XIX mendean barrena Bilbon irudizko eta idatzizko komunikazioaren aitzindaria eta eragile berritzailea izan zen. J.E. Delmas1820an jaio eta 1892an hil . Inprimategian jaio eta hezi zen. Nikolas, haren aitak, argitaratu zuen El Compilador militar de Vizcaya(1835) El Bilbaino (1837)El Vascongadon(1840-41) idatzi zuen. Bilbon nagusi zen liberal fuerismo politikoaren ildokoa, alegia. Irudizko komunikazioa landu zuen (Viaje pintoresco por las Provincias Vascongadas…1846).), J.E. Delmasek, Bilbon argitaratzen zuen agerkaria, Boletín del Comercio de Bilbao(1852.1856), 1856ko apirilaren 1ean Espainiako gobernuak itxi egin zuen. Berehala, izena aldaturik, ildo berean, 1856ko ekainaren 26an Irurac bat kazetaren lehen zenbakia argitaratu zuen. Lehen zenbakiko editorialean gaztelaniaz eta euskaraz ondoko adierazpen político-ideologikoa egin zuen : "Halan gaur jaioten dan gazetia ez da berez izango erreinuko zati, gaur batec ta bihar edo etzi besteak aginduten dabenetatik batena bere. Irurac Bat da bere berea, bere lurrean dagozanen ta bere izenak adierazten dabenena, euskalerriarena, argiroago, Foruena, Foruen gordetzailea."Kazeta hau, 1859an jadanik, egunkaria bihurturik, zegoen, eta azpititulua,Diario político. 1860eko hamarkadan, Euskal Herriko garrantzitsuena izatera heldu zen. Liberal fuerismoaren ildokoa izan zen, ondoren demokrata. 1864an C. Villabasoren esku utzi zuen egunkaria. J.E.Delmas kazetari, idazle eta ikertzaile izan zen eta aldi berean, enpresa gizona ere, kazetaritzaren eta irudizko komunikazio inprimatua lantzeko enpresak berritzaileak antolatu baitzituen. Idatzi zuen autobiografía argitaragabean oinarrituz, J.E.Delmasen biografia agertzen dugu.
Giltza hitzak: Historia, egunkaria, fuerismoa, "Irurac bat", Bilbao, ikonografia.