Kazetaritza ekonomikoaren profilak Bilbon, XX mendean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 14-11-2017
Jose Larrañaga

Resumen

Kazetaritza ekonomikoaren ikerketa ez dago oso garatua, nahiz eta edonork pentsa dezakeen ez dela hori egia ekonomia hain modan egonik. Gizaldi bat atzeratzen bagara, konturatuko gara ekonomiaz hitz egitea halako eta halako Ministerioko Haziendaz ari garela eta ziurta dezakegu hazienda eta ekonomia, gobernuaren politika ekonomiaren ardatz izan direla orain gutxi arte eta horrekin eman dela identifikazioa. Azken hamarkadetan ordea, finantzak garatu egin dira, mundu osora hedatu dira eta enpresekin ere gauza bera gertatu da. Gure gobernuko erabakiak Madrilekoarekin bat eginda doaz eta Bruselatik baldintzatuta gero eta gehiago. Kazetaritza ekonomikoak, horregatik bestelako itxura du gaur egun. Zabalagoa eta espezialduagoa baita ere. Bilboko kontsulatuko informaziotik hasi eta joan zen gizaldi amaieran sortutako Merkataritza Ganbarak emandako informaziora salto handia dago. XX mendeko hainbat argibide aipatzen dira ondorengo artikuluan., Vizcaya Bankuak argitaratu zuen euskarazko Boletina tartean.

Giltza hitzak: Euskal kazetaritza ekonomikoa, "Información" Bilboko Merkataritza Ganbarako boletina, Banco de Vizcaya-ren finantza boletina, Rafael Ossa Echaburu, Eusebio Erkiaga.

Abstract 74 | PDF Downloads 75 PDF Downloads 65

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos