Merkatarien antolaketa eta erakundetzea iraultza industrialaren lehen unean: Bilboko kontsulatuaren desagerpenetik egoitza historikoa birrindu arte. (1830-1896)
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
1830ean Bilboko kontsulatu historikoa desegin zenean, ondoren Erret Merkatal Batza eratu zen. (1830.II.22) Besteak beste, aurreko kontsulatuaren ondasunak kudeatu zituen eta merkatarien antolakunde nagusia izan zen. Hala ere, 1844an bere gain zegoen oraindik Bilboko itsasadarrean zeuden kaiak eta ostantzeko lanak nabigazioa bideratzeko. Baina aurrerantzean, ardura horiek Espainiako Gobernuaren ardurapean egongo ziren. 1859an Junta de Agricultura, Industria y comercio de la Provincia de Vizcaya delakoa antolatu zen eta 1869an Junta de Comercio de Vizcaya. Merkatarien erakundeen eraginez sortu zen Junta de Obras del puerto delakoa, (E.A. 19.11.1872- 5.9.1877) 1877ko dekretoaren bidez zergen bidezko diru sarrerak lortu zituelarik lanak burutzeko.
Junta de Comercio de Bizkaia, , la Junta de Agricultura, industria y Comercio eta Consejo Provincial de Agricultura, industria y comercio erakundeen egoitza garai batean Bilboko kontsulatuarenak zirenak erabili eta zaindu zuen. Bilboko udaletxearen bigarren solairua hain zuzen ere. Baina Bilboko udalaren eskariz, azkenik behera bota egin zen eraikin historikoa. 1886an merkatarien ganbara antolatu zen. Kontsulatuaren ondasunak eta artxiboa Bilboko udalak gorde zituen
Giltza hitzak: Merkatariak, Bilbao, Merkatarien Batza, Kontsulatua, "Junta de Agricultura, industria y comercio" udaletxea