Bilbotik abiatuz, 1936ko gerrari buruzko gogoetak: Egia historikorako ikerketa estrategiak eta guztion oroimenerako ekintza publikoak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
1936ko gerraren inguruko oroimenak, ugariak dira, gerra zibilaren izaera eta 1975era arteko gerraondokoa ere eztabaidagune direlarik. Amnistiaren 1977ko legeak adiskidetzeko oinarriak jarri zituen. Hala ere, gerra eta frankismoaren biktimek ez zuten halakotzat hartzea lortu, ez eta lekurik izatea ere. Bilboko Udalak 1835etik 1936ra Bilboren alde egin zutenekin oroimen-politika publikoak egin zituen. Ondoren, berriz, 1938an beraien omenezko Bilboko monumentu enblematikoa desagertu ere egin zen. Bilboko biztanleen oroimenerako politika publikoak sustatzeko zera proposatzen da:
1. Gerra zibilaren ondorioz (1936-1937) eta frankismoaren diktaduraren ekimenez (1937-1977) Bilbon
egon ziren biktimen errolda egitea. Errolda egiteko dokumentu-zentro berezia sortzea.
2. Bilboren historia zibiko eta demokratikoaren ikurrak berreskuratu behar dira, parke historikotemaikoa
eratuz.
3. Ezin dira ezkutatu gerra eta errepresioaren biktimak monumentu bakarrean. Bakoitzak zituen
ideiekiko begiruneak ideia horiek aintzat hartzea ere eskatzen du. Horregatik, Bilbao demokratikoaren aldekoen aldi berean autogobernuaren sinbolo dena, parke historiko tematikoan eraikitzea proposatzen da.
4. Erbesteratutako bilbotarren errolda.
Hitz gakoak: Bilbao, gerra zibila, oroimena, biktimak, parke historikoa