Euler zirkuluen erabilera intentsionalak silogistika kategorikorako
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Argitaratua
2018-11-29
Ibon Coterón
Laburpena
Artikulu honetan proposatuko ditut intentsionalki interpreta daitezkeen Euler zirkuluen sistema bi. Ikusiko denez, sistemok zehatz-mehatz egokitzen dira Aristotelesen jatorrizko sistemarekin eta modu artezean eta intuitiboan irudikatzen dute onartze existentziala, zeina zenbait modu silogistikok baliodun izateko behar duten. Aldi berean, proposizio partikularren irudikatzeetara ere hedatzen da proposizio unibertsalen eulertar irudikatzeek duten jatorrizko intuitibotasuna, zeren eta alboratu egiten baitira zirkuluak ebakitzea eta existitzen diren izakiak ad hoc markatzea.
Nola aipatu
Coterón, I. (2018). Euler zirkuluen erabilera intentsionalak silogistika kategorikorako. Gogoa, 18. https://doi.org/10.1387/gogoa.20359
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Atala
Artikuluak