Egiazko (in)dependentziez: energiaren ikuspegia Hego Euskal Herrian

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-11-29
Alain Ulazia Markel Penalba

Laburpena

Lan honetan Gogoaren aurreko ale batean Ulaziak (2016) hasitako bideari jarraitzen diogu, sistema-energetikaren, ekosofiaren eta jasangarritasunaren oinarri filosofikoak argitu eta gero, Euskal Herriaren burujabetza energetikorako estrategia pragmatiko baten fundamentuak ezartzeko. Erredukzionista izan nahi gabe, energiaren arazoaren garrantzia nabarmentzen dugu hasieran; izan ere, herri baten egiazko (in)dependentziari buruzko eztabaidan, oro har, aipatzen dena baino garrantzizkoagoa da energia, eta horren lekuko dira artikuluan aipatzen diren zenbait adibide geopolitiko. Danimarkako egoera eta Lunden lana erreferentzia gisara hartuta, Euskal Herrirako plan estrategiko baten oinarrien eta ereduen arteko konparaketa egingo dugu; horrela, EAEren eta Nafarroa Garaiaren egungo energiaren sorkuntza eta kontsumo-datuak aintzat hartuta. Energia berriztagarrien aparteko eskasia nabarmentzen da egin den ikerketan, eta horixe da, hain zuzen, herri baten garapena jasangarria dela esateko ezinbesteko baldintzetako bat. Beraz, emaitza enpirikook frogatzen dutenez, independentziari buruzko edozein debate hutsala da, debate horrek energia berriztagarrien inplementazio lokalaren eta bananduaren (deszentralizatuaren) gaia mahaigaineratzen ez badu.

Nola aipatu

Ulazia, A., & Penalba, M. (2018). Egiazko (in)dependentziez: energiaren ikuspegia Hego Euskal Herrian. Gogoa, 18. https://doi.org/10.1387/gogoa.20368
Abstract 274 | PDF Downloads 555

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak