Galicia dende a banda deseñada: unha modalidade literaria en expansión

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 08-04-2011
Isabel Mociño González

Laburpena

Galegozko komikiaren historiaren panoramika laburra. Literatura-molde horren produkzioa, bitartekaritza eta harrera landu dira 1970eko hamarkadatik gaur egun arte. Asmo deskribatzaile nabarmeneko lana da, baina baita sistematizatzailea ere. Literatura mota horri buruz orain arte egin diren azterketa urriak hartzen dira erreferentziatzat. Literatura hori definitzen duten ezaugarri nagusiak aipatuz hasten da lana, eta etapak ezartzen dira: aurrekari urrunenak; adierazpen modernoenak; finkatzea eta sendotzea, eta azken urteetan argitaratutako lanek erakusten dituzten apustu berriak eta berrikuntzak. Lan horietako asko estatuan eta nazioartean aintzat hartu dituzte, eta estatuan erreferente bihurtzen ari dira. Bestalde, etapa bakoitzeko joera eta korronte nagusiak aipatzen dira, kontuan izanik bai jatorriz galegoz idatziak bai galegora egindako itzulpenak, zeren eta itzulpenek batzuetan joera markatzeko edo literatura-sistemako hutsuneak estaltzeko balio izan baitute. Azken batean, kulturaadierazpide hau ezin azterketa kritikoetatik kanpo geratu, nahiz duela gutxi arte gizartean zein kritikan aintzat hartu ez den, gero eta ospe eta begirune handiagoa lortzen ari baita.

Abstract 387 | PDF (Español) Downloads 467

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos