Ṭulayṭula: Capital de la cultura árabe medieval

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 08-04-2011
Zeinab Shawky Sayed

Laburpena

Toledo antzinako hiria da: erromatarren lau hiriburuetako bat izan zen, eta, ondoren, bisigodoen hiriburua zelarik, komunikazioaren nahiz administrazioaren erdigunea izan zen, arabiar musulmanek mende hartu zuten arte.

Egia esanda, hiria Espainiako historia ulertzeko gakoetako bat da, aldi islamiarra ulertzeko batez ere; Al Andaluseko bide nagusiak Toledon amaitzen ziren, edo hiri hura zuten jomuga nagusitzat.

Erdi Aroko hiri hori hain garrantzizkoa izan zen, arabiar kultura bereganatuta ere hispaniar kulturan integratu zelako eta, aldi berean, bisigodoen garaian errotutako zenbait ohitura mantendu zituelako; horiek dira Toledoren berezitasunak hispaniar munduan, hau da, aparteko kulturaren isla argiak.

Lan honen aztergaia Espainiako hiri garrantzitsu hori da; oro har, Erdi Aroko historia eta, bereziki, historia hispaniar-musulmana apaintzen dituen altxorra.

Erdi Aroko Toledoko (Ṭulayṭula طليطلة) erresuma musulmana oso interesgarria da, historiari, hizkuntzari eta kulturari buruzko ikerketei dagokienez; izan ere, islamiarren mende erdietsi zuen hiriak osperik handiena, eta une hartan munduko kulturagune nagusietako bat izatea lortu zuen. Arabiarren menderaldian eta kristauen Errekonkistaren ondoren hiriak izan zuen egoera historiko eta estrategikoari so egiten dio artikulu honek: herritarren gizarte-egitura; Toledoko hizkuntza-egoera, eta gaur arte hiriak gorde duen herentzia arabiarraren, musulmanaren eta mudejarraren adibide batzuk.

Abstract 424 | PDF (Español) Downloads 3038

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos