L'Italia e l'Italiano nella Storia Linguistico-Lessicografica Basca. Per un "Ponte" Italo-Basco
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Italiako lexikografo baten ikuspegitik euskal linguistika eta lexikografiaren historiari egindako berrirakurketa bat da honako lan hau. Euskara eta Italiako hizkuntza historikoak (latina eta italiera) lotzen dituzten ideologia eta lan lexikografikoei erreparatzen zaie, batez ere. Zerk batzen ditu Italia eta Euskal Herria? Italiako zenbat jende aritu da euskara aztertzen? Ba al dago euskara latina eta italierarekin lotzen duen hiztegi edo glosariorik? Gaur egun nola indartu daitezke harremanak UPV/EHUren eta euskara aztertzen duten Italiako unibertsitateen artean?
Horiek dira lan honetan erantzuten saiatzen garen galderetako batzuk, bi kulturen arteko lotura azaltzeko antzinako zubi baten eraikuntza (agian, berreraikuntza) metafora gisa erabiliz: euskal mitologiatik abiatu eta gaur egungo ikerketa linguistiko zehatzetara iritsi arteko zubi bat, hain zuzen ere. Lanaren azken helburua bi hizkuntzen arteko "zubia" argitara ateratzea da, bi herrialdeen arteko harremanak sendotu eta etorkizunean oraindik egiteke dagoen euskara-italiera hiztegia sortzeko.