Vladimir Visotskiy (1938-1980)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-06-2011
Natalia Petrovskaya

Laburpena

Artikulu hau XX. mendeko errusiar poesiaren gailur batez mintzo da, Vladimir Visotskiytaz (1938-1980), alegia. Poeta ez ezik, aktore, kantari eta konpositore bikaina ere izan zen. Nobel sariaren irabazle ospetsua den Iosif Brodskiyk liburu bat oparitu zion, bertan "poetak poetari" zioen eskaintza laburra idatzi. Erabat ziur esan daiteke ez dagoela Errusia osoan Vladimir Visotskiyren izena ezagutzen ez duenik, edo, gutxienez bere kantetako bertsoren bat ez dakienik. Zoritxarrez, gutxi dira gaztelerara itzulitako poeta honen lanak. Itzulpen batzuk Casa Silva Revista aldizkariaren 15. zenbakian (2001) aurki daitezke. Lehenengo itzulpenak 70. hamarkadan argitaratu ziren (Problemas del comunismo, azaroa-abendua, 61-63. or.). Euskararako itzulpenak ere badira (bi bertso argitaraturik daude Maiatz aldizkariaren 35. alean (2001)). Artikuluak jatorrizko bertso orijinal asko ditu, guk Antología del amoreko azken bi ahapaldiak ezagutzera eman nahi dizkizuegu: "Bizi naiz, beraz, arnasa hartzen dut; arnasa hartzen dut, beraz, maitatzen dut".

Abstract 85 | PDF (Español) Downloads 149

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos