La Nova Cançó i Ez dok amairu: la lluita per la pervivència de les cultures catalana i basca enmig de la repressió del franquisme

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-06-2011
Agnès Toda i Bonet

Laburpena

Frankismoaren azken urteetan, kantagintza pizgarri izan zen gizabanakoari eta herriari askatasuna aitortuko zien etorkizun baterako itxaropenik oraindik bazegoela jakiteko beharra sentitzen zuen jende askorentzat. Herrialde Katalanetan Nova Cançó deritzona sortu zuen Setze Jutgesek Honek bultzada

handia eman zitzaion katalanari, eta, oro har, Kataluniako kulturari. Dagoeneko euskaraz abesten zuen Mikel Laboa horretaz jabetu zen. Bera Katalunian bizi zen, eta Euskal Herrian antzeko zerbait egiteko asmotan zebilen. Horrela sortu zen Ez dok amairu.

Hortik aurrera, harremanetan egon ziren etengabe. Antzeko errepresioa eta zentsura jasan zituzten. Talde bakoitza bere herrialdeko egoera zehatzera egokitu zen, eta zentsurari aurre egiteko, letra oso sinbolikoak erabili zituzten. Sinbolikoak izan arren, helarazi nahi zuten mezua ulertzen zuen jendeak, eta hunkitu egiten zen letra horiekin. Isilarazi eta baretu nahi zuten baina nahi horretara makurtzen ez zen herrien ahotsa ziren.

Mugimendu horrek indar handia hartu zuen, eta benetan garrantzitsua izan zen iragana eta etorkizuna bereizi eta frankistek indarrez kendutako askatasunen aldeko geroa bideratzeko. Egoera ona eragin zuten tokian tokiko hizkuntza eta kulturaren alde, eta, jakina, baita kantagintza bultzatzeko ere.

Abstract 234 | PDF (Español) Downloads 575

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos