"Grenzenloses Glück" – kritische Anmerkungen zur Darstellung der jüngsten deutsch-deutschen Geschichte in DaF-Lehrwerken

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 20-02-2012
Julia Brade

Laburpena

Aleman eskoletan kultura-gaiei buruz egiten diren galdetegietan, "historia" ageri da beti jendeak gustukoen dituen aurreneko hiruen artean. Gehiago galdetuta, bi gai nabarmentzen dira: nazionalsozialismoa eta harresiaren eraikuntza. Atzerriko hizkuntza moduan ematen diren aleman eskoletan gai historikoen garrantziari begira egindako azterlanek argi adierazten dute gai horiek geroz eta interes handiagoa pizten dutela. Interesaz gainera, historiak zeresan handia dauka atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan, orainaldiari begira funtzio esplikatzaile handia betetzen baitu; izan ere, gaur egungo gertakari asko eta asko ondo ezagutzen dira iraganari erreparatuta, eta, horri esker, ezaugarriz ezaugarri, hobeto ezagutu eta ulertu ahal izaten dira herrialdea bera eta bertako biztanleak. Balio esplikatzaile hori eta ikasleen interesa abiapuntu hartuta, hainbat liburu, eta oro har, maila aurreratuan alemana irakasteko gaur egun erabiltzen diren materialak aztertu ditut, bertan bildutako eduki historikoen kantitatea eta kalitatea ezagutzeko asmoz. Gakoak, beraz, honako bi hauek dira: konplexutasun handiko gai historikoen aurrean, nola jokatzen dute material didaktikoen egileek testu-liburuetako espazioa txikia denean? eta, nola, irakasleek, eskola emateko denbora mugatua denean? Desoreka hori arriskutsua izan daiteke, hain zuzen ere, gerta litekeelako konplexutasun handiko gaiak sinplifikatzea edo irakaskuntza ikuspuntu batere ez kritikoetara eta ezagutza erabat positiboetara lerratzea. Gainera, interesgarria da aztertzea historiografiaren zein ikuspegi den/diren nagusi irakaskuntza-materialetan: ikuspegi tradizionalagoa (gertakari politikoen historia soila), oinarrizko ezagutzak transmititzeko baino balio ez duena, eta bertako jendearengana hurbiltzeko eta orainaldia ulertzeko nahikoa izango ez dena; edo anitzagoa eta sakonagoa den ikuspegia, historia sozialaren, historia politiko berriaren eta eguneroko bizimoduaren zein pentsamoldearen historiaren elementuak bilduko dituena.


Abstract 214 | PDF (Español) Downloads 750

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos