Enplegu banaketaren esperientzia krisian: gipuzkoako kasua, gizarte ekonomia azpimarratuz
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Krisian lan egiteko aukeren banaketa desorekatua denez, enplegua banatzeko neurriak planteatzen dira lan egiteko benetako aukerak modu orekatuan birbana-tzeko lanpostu eske dabiltzan pertsona guztien artean. Horrek berekin dakar: lan denbora berrantolatzea, lana beste era batera banatzeko; lan denbora berri horre-tara langile gehiago egokitzea; enpleguaren eta soldaten kalitatea bermatzea; eta langileen bizi kalitatea eta ongizatea babestea. Egungo egoeran, bi neurri mota ezagutzen ditugu lanaren banaketan laguntzen dutenak: Alde batetik, banaketa huts-hutseko neurriak, enplegua sortzen dutenak. Eta beste aldetik dagoen en-plegua mantentzeko balio duten banaketa neurriak, eta guzti horiek lau sail nagu-sitan sailkatuta agertzen dira guk diseinatutako Enplegu banatzeko neurrien ma-pan. Artikulu honetan azaltzen ditugu zeintzuk dira neurri horiek eta nola aplikatu dira 2008tik 2014raino Gipuzkoako erakundeetan, azpimarratzen gizarte ekono-miaren kasua eta generoaren ikuspuntua.