Pobrezia Energetikoa: Fenomenoaren hurbilketa kontzeptuala, Ekonomia Sozial eta Solidarioarekiko loturak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 01-02-2019
Peru Domínguez Olabide

Resumen

Lan honek, inguru akademiko, mugimendu sozial, eta orokorrean, mendebaldeko gizartearen imaginario kolektiboan gero eta presentzia handiagoa lortu duen po-brezia energetikoaren gaiari hurbilketa bat egitea izan du helburu. Analisi honek, bi atal bereizi aurkezten ditu. Lehenengoan, fenomenoaren hurbilketa kontzeptual bat eginez, pobrezia energetikoaren literaturaren baitan aurkitu litezkeen bi joera teoriko nagusiak aurkezten dira, «ikuspegi dikotomikoa» eta «energia zerbitzuen ikuspegia» hurrenez hurren. Horrekin batera, kontzeptualizazio ariketa aberasteko asmoz, pobrezia energetiko eta pobrezia orokorraren arteko erlazioa aztertu da. Biak era bateratuan edo era bereizian aztertzearen egokitasuna, erabiltzen den pobrezia definizioaren araberakoa dela ondorioztatuz. Bigarren atalean, bestalde, pobrezia energetikoaren eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren artean egon dai-tezkeen lotura edota bidegurutze posibleak aztertu dira. Bi elkargune nagusi identifikatu dira ahalegin honetan. Lehena, Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakun-deek energia pobreziaren ondorioak ikustarazteko izango luketen gaitasuna liteke. Bigarrena, erakunde beretsuek gabezia energetikoko egoerak ekiditeko neurri, estrategia eta ekintzak aurrera eramateko gaitasuna liteke. Azken honen baitan, hiru fronte nagusitan paper garrantzitsua lukete erakunde hauek, hala nola, identifikazioan, energia horniketan eta interbentzioan.

Cómo citar

Domínguez Olabide, P. (2019). Pobrezia Energetikoa: Fenomenoaren hurbilketa kontzeptuala, Ekonomia Sozial eta Solidarioarekiko loturak. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social, (15). https://doi.org/10.1387/reves.20521
Abstract 263 | PDF (Euskara) Downloads 429

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos