Pobrezia Energetikoa: Fenomenoaren hurbilketa kontzeptuala, Ekonomia Sozial eta Solidarioarekiko loturak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Lan honek, inguru akademiko, mugimendu sozial, eta orokorrean, mendebaldeko gizartearen imaginario kolektiboan gero eta presentzia handiagoa lortu duen po-brezia energetikoaren gaiari hurbilketa bat egitea izan du helburu. Analisi honek, bi atal bereizi aurkezten ditu. Lehenengoan, fenomenoaren hurbilketa kontzeptual bat eginez, pobrezia energetikoaren literaturaren baitan aurkitu litezkeen bi joera teoriko nagusiak aurkezten dira, «ikuspegi dikotomikoa» eta «energia zerbitzuen ikuspegia» hurrenez hurren. Horrekin batera, kontzeptualizazio ariketa aberasteko asmoz, pobrezia energetiko eta pobrezia orokorraren arteko erlazioa aztertu da. Biak era bateratuan edo era bereizian aztertzearen egokitasuna, erabiltzen den pobrezia definizioaren araberakoa dela ondorioztatuz. Bigarren atalean, bestalde, pobrezia energetikoaren eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren artean egon daitezkeen lotura edota bidegurutze posibleak aztertu dira. Bi elkargune nagusi identifikatu dira ahalegin honetan. Lehena, Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeek energia pobreziaren ondorioak ikustarazteko izango luketen gaitasuna liteke. Bigarrena, erakunde beretsuek gabezia energetikoko egoerak ekiditeko neurri, estrategia eta ekintzak aurrera eramateko gaitasuna liteke. Azken honen baitan, hiru fronte nagusitan paper garrantzitsua lukete erakunde hauek, hala nola, identifikazioan, energia horniketan eta interbentzioan.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
GIZAEKOA – Revista Vasca de Economía Social aldizkarian argitaratzen duten egileek honako termino hauek onartzen dituzte:
- Egileek beren lanen egile-eskubide guztiak gordetzen dituzte, baina egile-eskubideak ematen dizkiote argitaletxe akademikoari (UPV/EHU Press), egile-eskubideak kudeatzeko, zaintzeko eta babesteko.
- Dokumentuak, besterik adierazi ezean, CreativeCommons CC-BY esleipen-lizentzia ez-murriztaile batekin argitaratzen dira. Lizentzia horrek aukera ematen die beste batzuei papera mugarik gabe erabili eta partekatzeko, baldin eta dagokion egilea, iturria eta doia erreproduzitutako materialaren inguruan espezifikatzen badira, adibidez, honela:
Bengoetxea Alkorta, Aitor; Villafáñez Pérez, Itziar (2020). «Euskadiko Kooperatiben Lege berria», GIZAEKOA - Revista Vasca de Economía Social, 17, 197-224. (https://doi.org/10.1387/gizaekoa.22233).
- Egile batek CC lizentzia mugatuagoa behar badu (adibidez, CC-BY-SA), gure editorearekin harremanetan jar daiteke: publicaciones@ehu.eus
- Zehazki, eta baimen gehigarririk eskatu beharrik gabe, CC BY lizentzia duten dokumentuak gordailu instituzionaletan eta webgune akademikoetan gordailutu daitezke, edo liburuetan berriro argitaratu, lehen aipatutako esleipen-baldintza betetzen denean.
- "Post-prints" (eskuizkribuaren bertsio onartuak baina editatu gabeak): aldez aurretik online ere argitara daitezke, betiere egiletza eta iturria aitortu direla zehazten bada, lehen adierazi bezala.
GIZAEKOA – Revista Vasca de Economía Social aldizkarian argitaratutako artikuluen edo materialen erabilera ez estandarrerako, jakinarazi gure UPV/EHU Press argitaletxearekin honako helbide honetan: collections@ehu.eus