Oinarri komunitarioko kooperatiben eskalatze eta erreplikarako gakoak: komunalizazioa aztergai

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 27-02-2026
Enekoitz Etxezarreta Etxarri Pablo Arrillaga Aitor Bengoetxea Alkorta Jon Morandeira Arca

Laburpena

Jarraian aurkezten den ikerketa lanak Euskal Herri mailan trantsizio ekosozialari begira estrategikotzat jotako zenbait sektoretan komunak (commons)  garatzeko edo mankomunatzeko (commoning) bidean kokatzen diren zazpi egitasmo kooperatibo-komunitarioren analisia burutzea du xede. Horretarako, egitasmo hauen artikulazio komunitarioan jarriko da arreta, eta komunitate hori komun bilakatzeko ezarritako arau eta mekanismoei erreparatuko zaie. Modu honetan, ekarpen bikoitza egin nahi zaio ikergaiari: lehenik, kooperatiben hazkunde edo erreplika prozesuetan ikuspegi komunitarioa txertatzeak dakartzan zenbait gako identifikatu eta garatuko dira, eta bigarren, gako horiek izaera komunitarioa lantzeko mankomunatze estrategien baitan berrinterpretatuko dira. Emaitzei dagokienean, esperientzia horien jatorrian aurretiazko komunitate bat izatea oinarri garrantzitsua izan arren, etengabe eraikitze bidean diren komunitateak sortzeko egitasmoen irekitasun mailari, gobernantza ereduei eta lurralde txertatze estrategiei bereziki erreparatu beharra nabarmenduko da.  

Nola aipatu

Etxezarreta Etxarri, E., Arrillaga, P., Bengoetxea Alkorta, A., & Morandeira Arca, J. (2026). Oinarri komunitarioko kooperatiben eskalatze eta erreplikarako gakoak: komunalizazioa aztergai . GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social , (22). https://doi.org/10.1387/gizaekoa.27595
Abstract 34 | PDF Downloads 9

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos