Oinarri komunitarioko kooperatiben eskalatze eta erreplikarako gakoak: komunalizazioa aztergai
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Jarraian aurkezten den ikerketa lanak Euskal Herri mailan trantsizio ekosozialari begira estrategikotzat jotako zenbait sektoretan komunak (commons) garatzeko edo mankomunatzeko (commoning) bidean kokatzen diren zazpi egitasmo kooperatibo-komunitarioren analisia burutzea du xede. Horretarako, egitasmo hauen artikulazio komunitarioan jarriko da arreta, eta komunitate hori komun bilakatzeko ezarritako arau eta mekanismoei erreparatuko zaie. Modu honetan, ekarpen bikoitza egin nahi zaio ikergaiari: lehenik, kooperatiben hazkunde edo erreplika prozesuetan ikuspegi komunitarioa txertatzeak dakartzan zenbait gako identifikatu eta garatuko dira, eta bigarren, gako horiek izaera komunitarioa lantzeko mankomunatze estrategien baitan berrinterpretatuko dira. Emaitzei dagokienean, esperientzia horien jatorrian aurretiazko komunitate bat izatea oinarri garrantzitsua izan arren, etengabe eraikitze bidean diren komunitateak sortzeko egitasmoen irekitasun mailari, gobernantza ereduei eta lurralde txertatze estrategiei bereziki erreparatu beharra nabarmenduko da.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.
GIZAEKOA – Revista Vasca de Economía Social aldizkarian argitaratzen duten egileek honako termino hauek onartzen dituzte:
- Egileek beren lanen egile-eskubide guztiak gordetzen dituzte, baina egile-eskubideak ematen dizkiote argitaletxe akademikoari (UPV/EHU Press), egile-eskubideak kudeatzeko, zaintzeko eta babesteko.
- Dokumentuak, besterik adierazi ezean, CreativeCommons CC-BY esleipen-lizentzia ez-murriztaile batekin argitaratzen dira. Lizentzia horrek aukera ematen die beste batzuei papera mugarik gabe erabili eta partekatzeko, baldin eta dagokion egilea, iturria eta doia erreproduzitutako materialaren inguruan espezifikatzen badira, adibidez, honela:
Bengoetxea Alkorta, Aitor; Villafáñez Pérez, Itziar (2020). «Euskadiko Kooperatiben Lege berria», GIZAEKOA - Revista Vasca de Economía Social, 17, 197-224. (https://doi.org/10.1387/gizaekoa.22233).
- Egile batek CC lizentzia mugatuagoa behar badu (adibidez, CC-BY-SA), gure editorearekin harremanetan jar daiteke: publicaciones@ehu.eus
- Zehazki, eta baimen gehigarririk eskatu beharrik gabe, CC BY lizentzia duten dokumentuak gordailu instituzionaletan eta webgune akademikoetan gordailutu daitezke, edo liburuetan berriro argitaratu, lehen aipatutako esleipen-baldintza betetzen denean.
- "Post-prints" (eskuizkribuaren bertsio onartuak baina editatu gabeak): aldez aurretik online ere argitara daitezke, betiere egiletza eta iturria aitortu direla zehazten bada, lehen adierazi bezala.
GIZAEKOA – Revista Vasca de Economía Social aldizkarian argitaratutako artikuluen edo materialen erabilera ez estandarrerako, jakinarazi gure UPV/EHU Press argitaletxearekin honako helbide honetan: collections@ehu.eus