Autoeraketa exijentea kooperatiben potentziala

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 22-04-2015
Ainhoa Larrañaga

Laburpena

Krisiari aurre egiteko sozietate egitura egokiak dira kooperatibak, auto-eraketaren indarraren muina bazkideen erantzukizunean eta erabaki ahalmenean oinarritzen delako. Fagor Etxetresnak Kooperatibaren itxierak agerian jarri ditu egun kooperatibismoak bizi dituen argi-ilunak eta artikulu honetan auto-eraketaren exijentzian sakontzearen bidea urratuko dugu, boterearen demokratizazioaren eta gardentasunaren bidetik.
Kooperatibetan, gizartean gertatzen denaren antzera, demokrazia formala gainditu beharra dago eta demokrazia parte-hartzailerako saltoa ezinbestekoa da, formula juridiko hutsean gera ez gaitezen. Informazioaren manipulazioa izan da eta da boterea monopolizatzeko bide bat, eragindako pertsonei informazio gardena ez ematerakoan ezagutza ukatzen zaie eta honela erabakitzeko gaitasuna ukatzen eta desitxuratzen da. Kooperatibak egiten duen komunikazio gardenaren pertzepzioa neurtzea da proposatuko duguna.

Nola aipatu

Larrañaga, A. (2015). Autoeraketa exijentea kooperatiben potentziala. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social. https://doi.org/10.1387/reves.14354
Abstract 162 | PDF Downloads 155

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos