Ekintzailetza sozial kooperatiboa: KoopFabrika egitasmoaren kasua

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 17-01-2020
Aritz Kanpandegi Berrotaran
Arianne Kareaga Irazabalbeitia

Resumen

Ekintzailetza soziala azken urteotan bogan dagoen praktika bat da. Berrikuntza sozial, ekonomia sozial eta enpresa sozial kontzeptuekin gertatzen den hantzera, ekintzailetza soziala ulertu eta praktikatzeko joera ezberdinak aurki ditzakegu. Ekintzailetza sozialaren korronte dominatzailea herrialde anglosaxoietako negozio eskola eta sektore filantropikoaren artean kontzeptualizatua izan den arren,  badago 'bestelako' ekintzailetza sozial bat, bestelako arrazionaltasunetik abiatzen dena. Bestelako ekintzailetza hau euskal kooperatibagintza eta herrigintzaren tradiziotik abiatzen da eta Ekintzailetza Sozial Kooperatibo bezala izendatzea proposatzen da. Artikulu honetan Ekintzailetza Sozial Kooperatiboaren oinarri eta ezaugarri nagusiak aztertzen dira.

Horretarako, KoopFabrika egitasmoaren kasu azterketa (Yin, 1994) aurkezten da artikulu honetan. KoopFabrika ekintzailetza soziala sustatzea helburu duen lankidetza programa da. Egitasmoa Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegiak, Olatukoop sareak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gezki institutuak antolatzen dute eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jasotzen du.

Cómo citar

Kanpandegi Berrotaran, A., & Kareaga Irazabalbeitia, A. (2020). Ekintzailetza sozial kooperatiboa: KoopFabrika egitasmoaren kasua. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social, (16). https://doi.org/10.1387/reves.20924
Abstract 267 | PDF (Euskara) Downloads 314

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos