Kooperatiben konkurtsoaren inguruan zenbait datu eta hausnarketa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 22-04-2015
Itziar Villafañez Perez

Laburpena

Lan honetan 2005-2013 epealdirako Espainian, Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan kooperatibek konkurtsoan egoteko duten tendentzia aztertzen da, hurrengo datuak alderatuz: kooperatiben kopuruaren bilakaera eta hauen pisu erlatiboa gainontzeko enpresariekiko (bai enpresari mota guztiekiko, bai banakakoak ez diren enpresariekiko), eta kooperatiben konkurtso-adierazpenak (berriro ere, modu absolutuan eta erlatiboan, enpresari guztiei eta banakakoak ez diren enpresariei dagozkien datuekin alderatuta). Alderaketa hauen emaitzek, nahiz eta beste hainbat elementurekin osatu beharko diren, doktrinak hainbatetan azpimarratu duen errealitate bat baieztatzen dute: kooperatibek krisi garaietan erresistentzia handiagoa erakusten dutela, konkurtsoan egoteko bestelako enpresari mota batzuek baino tendentzia txikiagoa izanda. Erresistentzia edo indar hau kooperatiben berezko ezaugarri batzuek azal dezakete, hala nola bazkideek enpresarekin duten inplikazio handiagoak, kooperatiben arteko kooperazio mekanismoek, edota etekinak kapitalizatzeko politika, legediak aurreikusten dituen neurriek osatuta. Hala ere, kooperatibek oraindik dituzten ahulguneei aurre egiteko, oraindik ere beharrezkoa da hauen ezagutzan eta bisibilitatean sakontzea, besteak beste.

Nola aipatu

Villafañez Perez, I. (2015). Kooperatiben konkurtsoaren inguruan zenbait datu eta hausnarketa. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social. https://doi.org/10.1387/reves.14346
Abstract 112 | PDF Downloads 136

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos