Kooperatibak, erresilientzia ekonomikoa eta emakumeen enplegua Euskal Autonomia Erkidegoan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Kooperatibek enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko eta mantentzeko duten gaitasuna, eta besteak beste, erresilientzia ekonomikoaren ikuspegitik duten potentziala aurrez aztertua izan da. Aldiz, gizarte ekonomiaren esparru akademiko zein instituzionalean genero gaiek ez dute presentzia handirik izan tradizionalki. Hutsune hori betetzeko, era askotariko ikerlan eta ekimenak behar dira, eta artikulu honek, partzialki bada ere, norabide horretan pauso bat eman nahi du.
Artikulu honetan, kooperatibak, erresilientzia ekonomikoa eta EAE-ko emakumeen enplegua erlazionatzeko egindako lehen saiakera bat aurkeztu nahi da. Artikulu honen helburu nagusia eskualde jakin batzuetan kooperatibismoaren garapen handiagoak emakumeen enpleguaren erresilientzia nola bultzatzen duen identifikatzea eta neurtzea izango da, gizarte-inpaktu positiboak identifikatuz. Zehazki, estatu osoko datu agregatuetatik abiatuta, Euskal Autonomia Erkidegoari (aurrerantzean, EAE) buruz dagoen informazioan jarri nahi dugu arreta, eta eragin hori zehazten duten alderdiak definitu.
Emaitzei dagokioenez, EAEn ere baieztatu egiten da literatura akademikoan frogatutzat ematen den hurrengo ideia: kooperatibek sortutako enpleguak egonkortasun eta erantzuteko gaitasun handiagoa erakusten du ziurgabetasun-uneetan. Bestalde, generoarekin lotutako datuen eskasia nabaria den arren, emakumeen enplegu kooperatiboaren eta dentsitate kooperatiboaren kasuan bilakaera ere ona da.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
kooperatibak, enplegua, emakumezko enplegua, erresilientzia ekonomikoa

This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.
GIZAEKOA – Revista Vasca de Economía Social aldizkarian argitaratzen duten egileek honako termino hauek onartzen dituzte:
- Egileek beren lanen egile-eskubide guztiak gordetzen dituzte, baina egile-eskubideak ematen dizkiote argitaletxe akademikoari (UPV/EHU Press), egile-eskubideak kudeatzeko, zaintzeko eta babesteko.
- Dokumentuak, besterik adierazi ezean, CreativeCommons CC-BY esleipen-lizentzia ez-murriztaile batekin argitaratzen dira. Lizentzia horrek aukera ematen die beste batzuei papera mugarik gabe erabili eta partekatzeko, baldin eta dagokion egilea, iturria eta doia erreproduzitutako materialaren inguruan espezifikatzen badira, adibidez, honela:
Bengoetxea Alkorta, Aitor; Villafáñez Pérez, Itziar (2020). «Euskadiko Kooperatiben Lege berria», GIZAEKOA - Revista Vasca de Economía Social, 17, 197-224. (https://doi.org/10.1387/gizaekoa.22233).
- Egile batek CC lizentzia mugatuagoa behar badu (adibidez, CC-BY-SA), gure editorearekin harremanetan jar daiteke: publicaciones@ehu.eus
- Zehazki, eta baimen gehigarririk eskatu beharrik gabe, CC BY lizentzia duten dokumentuak gordailu instituzionaletan eta webgune akademikoetan gordailutu daitezke, edo liburuetan berriro argitaratu, lehen aipatutako esleipen-baldintza betetzen denean.
- "Post-prints" (eskuizkribuaren bertsio onartuak baina editatu gabeak): aldez aurretik online ere argitara daitezke, betiere egiletza eta iturria aitortu direla zehazten bada, lehen adierazi bezala.
GIZAEKOA – Revista Vasca de Economía Social aldizkarian argitaratutako artikuluen edo materialen erabilera ez estandarrerako, jakinarazi gure UPV/EHU Press argitaletxearekin honako helbide honetan: collections@ehu.eus