Tokiko Giza Garapena, genero-ekitatea eta partaidetza Euskal Lankidetzaren hamar urteko epean. Ekuador, Guatemala, Peru eta SEAD: 1998-2008
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Abstract
Koaderno konparatibo honetan biltzen dira "Euskal lankidetzaren erakunde esparru berria: genero-ekitatearen eta tokiko partaidetzaren aldeko lana indartzeko aukera" ikerketa proiektuaren esparruan osatutako lau Herrialde Txostenetatik (Peru, Guatemala, Ekuador eta SEAD) ateratako ondorio nagusiak. Ikerketa honen helburu nagusia Tokiko Giza Garapenaren esparruan (TGG) euskal lankidetzaren kalitatearen hobekuntzan laguntzea izan zen. Azterketa giza garapenaren ikuspuntutik egin da; izan ere, egokitzat hartu zen pertsonen gaitasunetan eta horiek bizitza osoa eta betea garatzeko dituzten benetako aukeretan dagoela garapenera iristeko garrantzizko erreferentzia.
Gainera, erabakigarritzat hartu zen gaitasun kolektiboak bultzatzea, hain zuzen, norbanakoaren gaitasunen ezinbesteko osagarri gisa, aztertutako komunitateetan giza garapena lortzeko eman diren urratsak aztertzeko. Era horretara, euskal lankidetzaren esparru berriak tokiko giza garapenaren funtsezko bi ardatz sendotzeko eskaintzen dituen ahalmenetan zentratu zen azterketa, bi ardatz hauetan, hain justu: herriaren partaidetza, gaitasun kolektiboak egituratzen duen ardatza, eta generoaren ikuspegia prozesu horien fase guztietan txertatzearen maila eraginkorra. Hortaz, interes nagusia hurrengoa izan zen: lankidetza deszentralizatu eta sendo batek, bilakatzen ari den erakunde-egitura duenak, zer ekarpen egin diezaiokeen TGG prozesu errealen babesari aztertzea, gizon eta emakumeek parte hartzeko gaitasunak areagotu ditzaten.
Oinarrizko helburu horiekin aztertu zen euskal lankidetzak 1998-20081 hamarkadan eta lau herrialde hauetan egin duen ibilbidea, eta baita eragina ere: Ekuador, Guatemala, Peru eta Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD). Azterketa honen helbururako, praktikan, euskal lankidetzaren barruan sartu ditugu Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek diruz laguntzen dituzten urteko zein urte anitzeko lankidetza proiektuak, horiek baitira aipatutako erakunde horien tresna nagusiak, eta erakunde horiek dira, aldi berean, euskal lankidetza deszentralizatuaren emaile nagusiak. SEADen kasuan, Euskal Fondoak eta zenbait udalek diruz lagundutako proiektuak ere hartu dira kontuan, udal lankidetzak garrantzi handia izan baitu lurralde horretan. Azpimarratu beharra dago, halaber, azterketa honen asmoa ez dela lankidetza proiektuen ebaluazioa egitea, ezta horietan parte hartzen duten erakundeen ebaluazioa egitea ere; aitzitik, TGGaren alorrean izandako esperientzia bakoitzetik ikaskuntzak eta erronka interesgarriak atera nahi izan dira.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Todos los artículos publicados en "Cuadernos de Trabajo Hegoa" se editan bajo la siguiente Licencia Creative Commons:
Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 España.
Los documentos que encontrará en esta página están protegidos bajo licencias de Creative Commons.
Licencia completa:
http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/
El autor/a y/o autores/as del artículo deben aceptarlo así expresamente.