Bakea eta segurtasuna Nazioarteko Harremanetako teorian
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Itziar Mujika Chao
Resumen
Bakea eta segurtasuna Nazioarteko Harremanen (NH) diziplinaren funtsezko kontzeptuak dira. Historikoki hala izan dira, eta –gaur egun munduan gertatzen denari erreparatu besterik ez dago– nazioarteko agendan garrantzi eta gaurkotasun handiena izaten jarraitzen dute. Hala ere, horiek definitzeko modua oso bestelakoa izan da, batez ere joan den mendeko laurogeiko hamarkadatik aurrera, orduan korronte teoriko kritiko ugari agertu baitziren diziplinan.
Testu honetan NHen esparru teorikoa aurkezten dugu, zehazkiago, bertan egondako eztabaida historikoak, gaur egungo arrazionalismoaren eta pospositibismoaren arteko eztabaidara iritsi arte. Era berean, diziplinako bakearen eta segurtasunaren azterketaren bilakaera historikoa laburbiltzen dugu. Ondoren, korronte teorikoetan bakearen eta segurtasunaren interpretazioak aztertuko ditugu. Batetik, korronte arrazionalistetan (Liberalismoa, Errealismoa eta Marxismoa); eta, bestetik, pospositibistetan, hau da, Konstruktibismoan, Teoria Kritikoan, Postestrukturalismoan, Poskolonialismoan, Feminismoetan eta Teoria Berdean. Azkenik, giza segurtasunaren ideia aztertzen dugu.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Todos los artículos publicados en "Cuadernos de Trabajo Hegoa" se editan bajo la siguiente Licencia Creative Commons:

Atribución/Reconocimiento-NoComercial-SinDerivados 4.0 Internacional
Los documentos que encontrará en esta página están protegidos bajo licencias de Creative Commons.
Licencia completa: https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/deed.es
El autor/a y/o autores/as del artículo deben aceptarlo así expresamente.
https://orcid.org/0000-0002-0748-674X