Aldizkariari buruz
Orientazioa eta irismena
Hegoako Lan-Koadernoen helburua da garapen-ikerketak gauzatzea diziplina arteko eta anitzeko ikuspuntutik. Hegoak argitaratzen ditu 1989az geroztik, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, giza garapenarekin eta lankidetza eraldatzailearen arloetako arazoei, marko analitikoei eta jarduerei buruzko ikerketen emaitzak zabaltzeko.
Hegoako Lan-Koadernoak monografikoak dira. Urtean hirutan argitaratzen dira formatu elektronikoan. Zenbaki bereziak ere kaleratzen dituzte, eta paperezko edizioa.
Argitalpena zenbait datu-basetan indexatuta dago, hala nola Catálogo Latindex, ISOC-CSIC, REDIB, MIAR, Dialneten eta abar.
Argitalpenari buruzko adierazpen etikoa eta jardunbide egokiak
Hegoako lan-koadernoak aldizkariak komunitate zientifikoarekiko konpromisoa dauka, argitaratutako artikuluen etika eta kalitatea bermatze aldera. Aldizkari zientifikoetako argitaratzaileentzako jokabideetako eta jardunbide egokietako kodeari, Argitalpenetako Etika Batzordeak zehaztuari (COPE), jarraitzen dio. Argitalpenen kalitatea egiaztatzeko konpromisoa dauka, betiere artikuluen edukia eta zuzentasuna babestuz eta errespetatuz. Argitalpen Batzordeak konpromisoa hartu du, beharrezkoa denean, zuzenketak, argibideak, azalpenak eta barkamen-eskeak argitaratzeko.
Jardunbide egoki horien arabera, Hegoako lan-koadernoek artikuluak hautatzeko sistema moduan baliatzen dituzte soilik artikuluaren garrantzi zientifikoan, originaltasunean, argitasunean eta egokitasunean oinarritutako irizpideak. Gure aldizkariak ebaluazio-prozesuaren konfidentzialtasuna bermatzen du uneoro. Era berean, konfidentzialtasuna gordeko du egile batek aldizkariko batzordeei adierazpenak, erreklamazioak edota kexak bidaltzen badizkie.
Hegoako lan-koadernoak aldizkariak argitaratutako lanen zuzentasuna eta horiekiko errespetua gordetzeko konpromisoa dauka. Hori dela eta, erabat debekatuta dago plagioa eta, testuren bat plagiotzat jotzen bada edo horren edukia iruzurrezkoa bada, aldizkaritik ezabatuko da, bai argitaratuta badago, bai argitaratzeko konpromisoa badu. Kasu horietan, aldizkariak ahalik eta azkartasun handienarekin jardungo du. Gure aldizkariaren baldintzak eta zehaztapenak onartzen badituzte, egileek bermatu behar dute dagokien artikulua eta horri loturiko materialak originalak direla eta ez dutela inolako egile-eskubiderik urratzen. Egileek, halaber, justifikatu behar dute ez direla aurretik beste hedabide batzuetan argitaratu.
Pribatutasuna eta egiletza-eskubideak
Aldizkari honetan idatzitako izenak eta helbide elektronikoak adierazitako helburuetarako soilik erabiliko dira; ez zaizkie hirugarrenei emango eta ez dira beste xede batzuetarako erabiliko.
Hurrengo estekan kontsulta daiteke Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) datuen babeserako daukan politikari buruzko informazioa.
Bestalde, Hegoako lan-koadernoetan argitaratutako lan guztiek honako Creative Commons lizentzia hau dute: Atribución-NoComercial-SinDerivadas 4.0 Internacional (CC BY-NC-ND 4.0)
Artikuluaren egileak/egileek lizentzia berariaz onartu behar du/dute.