Bidalketak
Bidalketa prestatzeko egiaztatu beharrekoen zerrenda
Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta baliteke bidalketa egileari itzultzea gidalerro horiek bete ezean.
- El texto cumple los requisitos estilísticos, bibliográficos y de formato y extensión establecidos en las directrices para autores y autoras.
- Artikulua ezingo da aurretik argitaratutakoak izan, ezta beste hedabide batean aurkeztutakoa ere.
- Testuak hizkuntza ez-sexista erabiliko du.
Egileentzako gidalerroak
JATORRIZKO LANAK BIDALTZEA
Idazketa Batzordeak igortzen zaizkion lan guztiak aztertuko ditu. Artikuluak ezingo dira aurretik argitaratutakoak izan, ezta beste hedabide batean aurkeztutakoak ere.
Lanak web honen bidez bidaliko dira edo posta elektronikoz (hegoa@ehu.eus). Aldizkariko arduradun batek artikulua sinatzen duten pertsonetako batekin harremanetan jarriko da (egile nagusia, besterik adierazi ezean), lana jaso dela adierazteko.
AURKEZTUTAKO LANAK EBALUATZEA
Artikuluen ebaluazio-prozesua abiarazteko, lanek argitaratzeko arau guztiak bete behar dituzte. Ebaluazio-prozesuaren helburua da kalitate handieneko lanak hautatzea. Prozesu horrek barne hartzen du, lehenik, Idazketa Batzordearen hasierako aukera eta, ondoren, Argitalpen Batzordeko edo horrek izendatutako aditu/kide batek berrikustea (batzuetan, parekoen ebaluazioa izango da). Idazketa Batzordea adieraziko da egileei jakinarazteaz artikuluak onartu diren, zuzenketak behar dituzten edo ukatu dituzten.
ARGITARATZEKO ARAUAK
Egileei eskatzen zaie testua eta terminologia arretaz berrikusteko, baita idazkera nahasgarria edo jargoi espezializatuegia saihesteko. Testuak hizkuntza ez-sexista erabiliko du.
Testua 12 zenbakiko Arial letrarekin idatziko da, gehienez 50 orri izango ditu (DIN-A4 tamainakoak), eta orri bakoitzean 3.000 karaktere sartuko dira gehienez (espazioak ere barne hartuta), oharrak eta bibliografiako aipamenak aintzat hartu gabe. Oharrek ez dute 5 orri baino gehiago hartuko, eta aipamen bibliografikoek, berriz, 7 orri. Oharrak orriaren oinaldean jarriko dira, eta zenbakituta joango dira, elkarren hurreneko zenbaki arabiarrekin. Testua doc (Microsoft Office Word) edo odt (OpenOffice Writer) formatuan aurkeztuko da.
Ez da ezer azpimarratuko, ez eta letra lodiz idatziko ere, izenburuetan izan ezik: izenburuak letra lodiz idatziko dira, 14 tamainan, eta 1., 1.1., 1.1.1., 2... eskemaren arabera zenbakituta. Testuko esaldi edo hitzen bat nabarmendu nahi izanez gero, letra etzanez idatziko da. Dezimalak idazteko, koma erabili beharko da beti.
Bidaltzen diren artikuluen lehenengo orrian, izenburuaren eta egilearen edo egileen aipamenaren ondoren, datu hauek azalduko dira: izena, deituak, posta elektronikoa eta instituzioko datuak edo lantokia. Laburpen bat jasoko da, gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz; gehienez bost hitz gako hautatuko dira, artikuluaren edukiaren adierazgarri, eta horiek ere gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz jarriko dira.
Sartzen diren koadroak, grafikoak, taulak eta mapak testuan ondo txertatu beharko dira, behar bezala ordenatuta, eta jatorrizko iturrien identifikazioa zehaztuta. Izenburu egokiak izango dituzte, edukiaren adierazgarri. Koloreak erabiliz gero, erabili grisen eskala, eta bereizi lerroak sinbolo edo trazadura desberdinekin, aleak zuri-beltzean inprimatuko baitira Aleak, gainera, pdf, xls (Microsoft Office Excel) edo ods (OpenOffice Calc) formatuetan bidali beharko dira zein bere aldetik. Grafikoekin batera, oinarrizko datuak dituzten fitxategiak bidaliko dira.
Egileak egokitzat jotzen duenean, formula matematikoak zenbakituko ditu, zenbaki arabiarrak erabiliz, kortxete artean jarrita formulen eskuinaldean. Formula matematikoek eta testuko gainerako sinbolo guztiak, pdf formatuan bidali beharko dira.
Aipamen bibliografikoak testuan sartuko dira, parentesi artean, eta egilearen deitura, eta, jarraian (koma baten ondoren) argitalpen-urtea (a, b, c, eta abar bereizita, elkarren hurreneko ordenan, zaharrenetik berrienera, egile beraren urte bereko lan bat baino gehiago aipatuz gero), eta, hala behar denean, orria adieraziko dira.
Adibidez:
(Keck eta Sikkink, 1998)
(Keck eta Sikkink, 1998; Dobbs et al., 1973)
Oharra: et al. erabiliko da hiru egile edo gehiago direnean.
(Goodhand, 2006: 103)
(FAO, 2009a: 11; 2010b: 4)
(Watkins eta Von Braun, 2003: 8-17; Oxfam, 2004: 10)
Lanaren amaieran, zerrenda bibliografiko osoa jarriko da, egileen araberako hurrenkera alfabetikoan, eta ondoko formak erabiliz, artikulua aldizkarian, liburuan edo liburu bateko kapituluan atera den bereiziz. Hala behar denean, parentesi artean jarriko da lehen edizioaren edo jatorrizko bertsioaren data.
Aldizkariko artikulua:
SCHIMDT, Vivien (2008): "La democracia en Europa", Papeles, 100, 87-108.
BUSH, Ray (2010): "Food Riots: Poverty, Power and Protest", Journal of Agrarian Change, 10(1), 119-129.
Liburua:
AGUILERA, Federico (2008): La nueva economía del agua, CIP-Ecosocial y Los libros de la catarata, Madril.
LARRAÑAGA, Mertxe eta Yolanda Jubeto (arg.) (2011): La cooperación y el desarrollo humano local. Retos desde la equidad de género y la participación social, Hegoa, Bilbo.
Liburuko kapitulua:
CHIAPPERO-MARTINETTI, Enrica (2003): "Unpaid work and household well-being", hemen: PICCHIO, Antonella (arg.): Unpaid Work and the Economy, Routledge, Londres, 122-156.
MINEAR, Larry (1999): "Learning the Lessons of Coordination", hemen: CAHILL, Kevin (arg.): A Framework for Survival. Health, Human Rights and Humanitarian Assistance in Conflicts and Disasters, Routledge, New York eta Londres, 298-316.
Webetik hartutako baliabideei dagokienez, behar diren datuak aipatuko dira, liburua, liburuko artikulua, aldizkaria edo egunkariko artikulua den kontuan hartuta. Argitalpen elektronikoaren data eta aipua hartu zen eguna jasoko dira, parentesi artean, bai eta helbide elektronikoa edo url-a ere, < > ikurren artean, "hemen dago eskuragarri" esaldiaren atzetik. Adibidez:
NDF (2007): "Declaración de una misión del personal técnico del FMI en Nicaragua", hemen: Comunicado de Prensa, 07/93 zk., 2007ko maiatzaren 11 (2007ko abuztuaren 8an kontsultatua), hemen dago eskuragarri: <http://www.imf.org/external/np/sec/pr/2007/esl/pr0793s. htm>.
ELGA (2001), The DAC Guidelines: Helping Prevent Violent Conflict, Development Assistance Committee (DAC), Paris (2010eko irailaren 10ean kontsultatua), hemen dago eskuragarri: <http://www.oecd.org/dataoecd/15/54/1886146.pdf>
Sigla edo laburdura bat lehenengo aldiz erabiltzean, bere esanahi osoa adierazi beharko da eta, horren ondoren, parentesi artean, gero baliatuko den sigla edo laburdura jasoko da.
Copyright-informazioa
Hegoako Lan-Koadernoetan argitaratutako lan guztiek honako Creative Commons lizentzia hau dute: Atribución-NoComercial-SinDerivadas 4.0 Internacional (CC BY-NC-ND 4.0)
Artikuluaren egileak/egileek lizentzia berariaz onartu behar du/dute.
Pribatutasun-adierazpena
Aldizkari honetan idatzitako izenak eta helbide elektronikoak adierazitako helburuetarako soilik erabiliko dira; ez zaizkie hirugarrenei emango eta ez dira beste xede batzuetarako erabiliko.
Hurrengo estekan kontsulta daiteke Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) datuen babeserako daukan politikari buruzko informazioa.