86. Zk. (2021): De la cooperación para el desarrollo a la cooperación para la convivencia global. Un análisis de la crisis de la cooperación desde la crisis del desarrollo

Erabilgarria al da oraindik garapenaren kontzeptua oinarri edo erreferentzi nagusi bezala mantentzea lankidetzako politiketan? Galdera honi erantzutea da testu honen azken helburua. Izan ere, lankidetzaren beste orientazio baten alde egiten da, bizikidetza globalaren helburuarekin, eta horrek, aldaketa formal edo nominal hutsetik harago, nazioarteko lankidetza eta elkartasunaren ikuskera berri bat dakar. Honek guztiak bi elementu nagusirekin du zerikusia: alde batetik, “garapenaren arazoak” deitutakoen naturan eta ezaugarrietan izandako aldaketa sakonak; eta, bestetik, garapenaren kontzeptu beraren krisia, azken hamarkadetan tentsio, kritika eta interpretazio handiak jasan dituena. Horretarako, lanak ikuspegi historikoa hartzen du, garapenaren ideiari buruz sortutako eztabaidak eta horiek lankidetzaren kontzeptualizazioan eta praktikan izan duten eragina behatzeko aukera ematen duena. Koadernoaren azken atalean, bizikidetza globalerako lankidetza zer izan litekeen azaltzen da. Proposamen honek berrikuntza sakon baten premian jartzen gaitu, nazioarteko lankidetzarako ziklo historiko berri bati aurre egin ahal izateko.

Argitaratua: 2021-07-14