87. Zk. (2021): El enfoque epistémico feminista sobre violencia contra las mujeres. Apuntes críticos para la docencia en investigación social

Epistemologia kritikoetatik, hauen artean feminista, fenomeno sozialen azterketara dedikatzen
garenok hartzen dugun posizio subjektiboa kontutan duten ezagutza (bir)ekoizteko formen
aldeko apustua egin dute.

Lan honen helburua esperientzia konkretu batetik egindako erreflexibitate ariketa partekatzea
da, irakaskuntzan eta gizarte ikerkuntzara dedikatzen direnentzat baliagarri izaten saiatzea,
bereziki emakumeen aurkako indarkeriaren arloan. Ariketa kokatua da eta, beraz, mugatua,
ikerketa-praktikari lotutako edukiak barne hartzen dituena (proposamen metodologiko zehatz
bat, besteak beste). Baina ekarpen teorikoak ere partekatzen dira, adibidez, fenomenoaren
kontzeptualizazioaren inguruan edo indarkeria matxistak eta, zehazki, emakumeen aurkako
indarkeriari buruzko imajinario hegemonikoen eraikuntza prozesuen inguruan.

Hitz gakoak: emakumeen kontrako indarkeria, epistemologia feministak, ikerketa soziala, irakaskuntza ikuspegi feministarekin.

Argitaratua: 2021-12-09