90. Zk. (2022): La Islamofobia: caracterización, creencias, construcción mediática y procesos de integración
Artikulu honek islamofobiaren kontzeptua aztertzen du. Islamofobia hitz berri gisa interpretatu da kontzeptu zahar batentzat, eta, gaur egun, diskurtso publiko eta akademikoetan indarrez agertu den terminoa da. Komunitate musulmanaren kriminalizazio-prozesu bat zabaldu da. Prozesu horretan, komunikabideek eta elite politikoek pertsona horiekiko pertzepzio negatiboak eta mesfidantza-jarrerak indartu dituzte, eta horrek indartu egiten du kontzeptua maila teorikoan gehiago ezagutzeko beharra. Horretarako, lehenik eta behin, islamofobiaren kontzeptuan eta karakterizazioan sakondu da, eta, bigarrenik, aipatutako ezaugarriak kontuan hartuta, kolektibo horri buruz dauden sinesmenetan, komunikabideak egiten duten eraikuntzan eta integrazioprozesuetan dituzten oztopoetan sakondu da.
Argitaratua: 2023-06-26
Artículos
La Islamofobia: caracterización, creencias, construcción mediática y procesos de integración
Abstract 278 | PDF (Español) Downloads 154
Page 44