Nafarroako diplomazia eta nazioarteko itunak: Évreuxetxetik Albretetxera (1328-1512)
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honek Erdi Aroko diplomaziak Nafarroan izan duen bilakaera aztertzen du, erregeek Behe Erdi Aroko beste subiranoekin ezarritako nazioarteko itunen azterketaren bidez, Evreuxeko Joana II.a eta FelipeI.gotik Joan Albretekoa eta Katalina Foixkoa arte. Harreman diplomatikoen bilakaera, gatazken kudeaketa, bake-negoziazioak, dinastien arteko ezkontza itunduak eta potentzien arteko beste truke politiko batzuk aztertzen dira. Akordioetan su-etenak, armistizioak, aliantzak, bake-itunak eta arbitrajeak ziren; mekanismo horiek, oro har, ahulak izan ziren. Arreta berezia jartzen da ikamikak ebazteko ezarritako arbitrajeetan, Eliza edo hainbat errege bezalako funtsezko aktoreekin, horiek baitziren autoritatedun bitartekari bakarrak.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Nafarroako Erresuma. Behe Erdi Aroa. Diplomazia. Nazioarteko itunak. Su-etenak. Armistizioak. Bake-itunak. Arbitrajeak.