Europar batasuna: fundazio testuen euskal irakurketa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Bizi dugun testuinguru geopolitiko gatazkatsuan eta nahasmendu instituzional globalean, balantzea egin behar dugu eta Europaren eraikuntzan aurrera egiteak ekarri dituen alderdi positiboei buruz hausnartu, Europa nazioz gaindiko erakunde konplexua den heinean. Eraikuntza horren aldamioak halabeharrez berritu behar dira, gure erreferentzia-esparruen erabateko eraldaketa ekarri duen momentu historiko honetan erabakiak hartzeko prozesuaren dinamismoa eta azkartasuna bermatu behar baita. Europa politikoki berreraikitzea lortu behar dugu, eta proiektu hau partekatzen dugunon artean ilusioa piztu. Beharrezkoa da, inoiz
baino gehiago, Europa funtsezko kausa bihurtzea, eta Europako agintari politiko autokrata ugarik aldarrikatzen duten estatuetako subiranotasun baztertzaileetara itzultzeko ahaleginari aurre egitea, hain justu.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Europaren eraikuntza. Aurrerapausoak eta erronkak. Balantzea eta ez-Europaren kostuak. Ikuspegia Euskaditik. Gobernuartekotasuna vs estatuzgaindikotasuna. Maila anitzeko gobernantza.