Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea (XVI.-XX. mendeak)
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Ávilako gotzain Rodrigo Mercado Zuazola jaunak sortu zuen Oñatiko Sancti Spiritus Ikastetxe eta Unibertsitatea bere jaioterrian, 1542an, Salamancako, Parisko, Boloniako, Valladolideko eta Alcaláko unibertsitate nagusietan eta
erresumako Ikasketa Orokorretako beste ikastetxe eta unibertsitate batzuetan oinarrituz eta horiek zituzten eskumen berberak emanda; Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta lurralde periferikoetako gazteak Teologian, Zuzenbide Zibilean eta Zuzenbide Kanonikoan heztea zen helburua. Salamancako Ikastetxeko eta Valladolideko Santa Cruzeko ereduari jarraituz egindako konstituzio batzuen arabera antolatua, erregearen bisitari ziren Hernán Suárez de Toledo doktoreak 1569an emandako estatutuekin (Unibertsitatea Ikastetxetik bereizi zuen) eta Diego de Arellano Zapata lizentziatuak –ikastetxea erreformatu
eta araudia sistematizatzeaz gain, gerora araudi horri jarraikitzen ez zion xedapenik sortzea debekatu zuenak– emandako estatutuekin osatu zen unibertsitate berriaren araudia. 350 urtetik gorako ibilbidea izaki, ikastetxeak bere garaiko aldaketa politiko eta ekonomikoak bizi zituen, Oñatiko hiribilduaren beraren eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundien babes ekonomikoarekin mantendu ahal izan zen, 1807an bertan behera utzi baina 1814an berrezarri zen, eta xix. mendeak Espainiako Unibertsitatera ekarri zituen aldaketetara egokitu behar izan zuen 1901ean ateak behin betiko itxi zituen arte.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Sancti Spiritus Ikastetxe eta Unibertsitatea, Oñati, Rodrigo Mercado Zuazola, Hernán Suárez de Toledo, Diego de Arellano Zapata, Irakaskuntza, Zuzenbide Zibila, Zuzenbide Kanonikoa