Euskal udalerriak, foruak eta Estatu liberalaren eraketa Espainian

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 04-06-2024
Fernando Martínez Rueda

Laburpena

Artikulu honek Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako udalerrietan XIX. mendean gertatu zen aldaketa instituzionaleko prozesua aztertzen du. Mende horretan, udal-eredu tradizional batetik –heterogeneotasuna eta autogobernua zituen ezaugarri– uniformetasuna eta tokiko autonomiaren galera bereizgarri zituen sistema berri batera igaro ziren. Eraldaketa hori bi fasetan gertatu zen. Lehenengo, Absolutismoaren krisi terminalean (1814-1833), udalerriek autogobernuko gaitasun handia galdu zuten aldundien mesedetan; horiek tokiko botereak kontrolatzeko gaitasuna areagotu zuten. Gero, Estatu liberala eratzeko garaian, euskal foruzaleek tokiko administrazioaren gaineko legediaren aplikazioa aldatzea lortu zuten; hori horrela, aldundiek udalerriak kontrolatzeko gaitasunak beren gain hartu zituzten. Estatuaren gainerakoan, buruzagi politikoari zegokion ardura hori. Horrela, bada, foru-udalerri berria sortu zen; hots, Espainiako udalerri liberala euskal probintzien foru-berezitasunera egokituta –foru-udalerri berriak, baina, ez zuten zerikusi handirik foru-udalerri tradizionalarekin–.

Abstract 19 | PDF (Español) Downloads 74

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Udalerria, Euskal Herria, XIX. mendea, Espainiako Estatu liberala, euskal foruak, Absolutismo berrezarria

Atala
Artículos