Euskadiko tokiko erakundeen legea, aukera galdu bat?
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honen helburua da EAEko Udalen Legea –EAEko autogobernuaren erakunde-esparruaren itxiera gisa, horrek dakarren tokiko autonomiaren aldarrikapenarekin– sortzeko (zenbait hamarkadatako) prozesu luzea jorratzea. Gainera, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea aplikatzearen analisia ere egiten du, hura sei urtez indarrean egon ondoren, eta araudi horren indarguneak eta autonomia- eta foru-erakundeek (horiei ere zuzentzen zaizkie manuak) gutxi barneratu izana nabarmentzen ditu. Legeak berak, bere izaera berritzailea dela-eta, EAEko udalerrien eskumen-jarrera indartu du, eta udal-autonomiaren erakunde-bermearen sistema bat sortzeaz gain, udalen rol finantzarioa indartu du. Hala ere, nahiko mugatua izan da orain arte hura aplikatzearen balantzea, eta EAEko udalerriek arau-esparru instituzional aurreratu bat izateko eta, batik bat, hura efektiboki aplikatzen dela bermatzeko aukera aparta galtzen ari dela ematen du. Dena dela, oraindik ere badago Legeak indarrean eman duen aldi laburrean ikusitako joera hori zuzentzeko denbora.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
autogobernua, tokiko autonomia, udal-autonomia, udal-eskumenak, udal-finantzaketa, tokiko erakundeak, berme-sistema