Zer norabide jarraituko du Europako Zuzenbide zibilak?
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
2014az geroztik, erakunde europarrek atzera bota dituzte Europako kode zibila sortzeko proiektu handizalea, lehenik, eta, era mugatuagoan, gero, Europar Kontratu Zuzenbidea sortzekoa. Botere legegilea zehaztasunera itzuli zen; baina, oraingo honetan, teknologiak eta iraultza digitalak zuzenbide pribatuan duten eragina jorratzen duten zuzentarauak eta araudiak baliatu zituen. Zalantzarik gabe, sistemari koherentzia emango dion Kontratu Zuzenbide orokorra aldarrikatu behar dugu. Alabaina, iritzi kontrajarriak daude akademikoen artean: batzuek uste dute testuak (doktrinak, legeak) antolatu eta berriz ebaluatu eta testuinguru egokia eman eta elkarrekin lotu behar direla, eta beste batzuek irizten diote Zuzenbide Zibileko eremu klasikoetan gehiago sakondu beharko litzatekeela, eta badira enpresen arteko harremanak sustatzeko europar kode bat sortzea planteatzen dutenak ere.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Legeak bateratzea, Europako kode zibila, Europako merkataritza -kodea, Plataformak, Robotak, Salerosketa Europan, Kontsumo-zuzenbidea, Kontratu-zuzenbidea