Euskal Eskubide historikoak: botere konstituzioegile mugatua edo erakunde zehatzak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Testuak XIX. eta XX. mendeetan Baskoniako lurraldeetako zuzenbide publikoko foraltasunaren bilakaeran izandako mugarri esanguratsu batzuk aztertzen ditu. Hartara, foru-kulturaren ezaugarri bereizgarriena bereizten saiatzeko. Zehazki, ea foraltasuna egunera daitezkeen erakunde tradizionalen baturan oinarritzen den edo ea eskubide historikoen garrantzia subjektu titularrari gaitasun eratzaile bat ematean oinarritzen den, Estatuaren batasun politikoa onartzeak mugatuta bada ere. Estatuko Konstituzioaren eta euskal foruen arteko harremanaren ikuspegian, honako lau fase hauek bereizten ditu testuak: 1839. eta 1841. urteetan amaitu zen foru-garaia, 1876ra arte iritsi zen garai neoforala eta ekonomia-itunen fasea, 1936an Bizkaian eta Gipuzkoan kendu zituztenak. Eta, azkenik, Trantsizioarekin hasi zen prozesu konstituziogilean gertatutakoa. Orduan egin zen gaur egungo Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria. Baskoniako lurraldeetako eskubide historikoak aitortu zituen modu arinduan, eta, era berean, modu berezian interpretatu da jurisprudentzian.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Espainiako Konstituzioak, Euskal foruak, 1839ko urriaren 25eko Foru Legea, 1841eko Foruak Eraldatzeko Legea, 1876ko uztailaren 21eko Foru Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, 1978ko Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria