Euskal Hirigune Elkargoa eta Euskadi zein Nafarroarekin elkarlanean aritzeko aukerak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Gaur egungo arau-esparruaren barruan, komunitate- eta estatu-mailakoa izan dadila, eta Frantziako gobernuak egindako lurralde-erreformaren ondorioz -eskualdeak fusionatzea eta mankomunitateak indartzea aurreikusten duela jakinik-, Ipar Euskal Herriak bere erakundea sortu du, hots, Euskal Hirigune Elkargoa (EHE). Era honetan, bere eskumenekoak diren esparruetan, mugaz gaindiko lankidetzan aritu daiteke Euskadiko eta Nafarroako dagozkien erakundeekin. Baina, legeak aurreikusitako derrigorrezko, aukerako, hautazko eta osagarrizko eskumenez harago eta eskumenak eskuordetzeko aukerez haratago –Frantziako Estatuarekin, Akitania Berria Eskualdearekin edo Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin aurrez hitzartuta–, EHE hainbat eskumenez jabetu da, partekatuak edo besterenak direnak. Eskumenok, bakeari eta elkarbizitzari eta hizkuntza-politikari buruzkoak dira, eta bere asmo politikoa –lurralde horretako erakunde ordezkagarri nagusia izatea– eta lidergo instituzionala bere gain hartzeko grina adierazten dute. Esparru horietan, hiru euskal lurraldeetako administrazio publikoen arteko lankidetza bat atera daiteke, betiere maila anitzeko lankidetza bada eta orain dauden askotariko oztopoak gainditzen badira.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Iparraldea, Euskal Hirigune Elkargoa, Mugaz haraindiko lankidetza