Autonomia-eredua Europar Batasunaren agertokiarekin bat etortzea; zenbait gako
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Espainiako Konstituzioak eta autonomia-estatutuek estatu autonomikoaren eskumen-sistemaren diseinua zehazten dute. Baina Estatuak bere subiranotasuna ad extra baliatzean aplikatu beharreko funtsezko parametroak aurreikusi gabe egiten dute. Konstituzionaltasun-blokeak ez du Estatuak barne-parametroetara egokituta jarduteko bermerik barneratzen, eta Europar Batasuneko Zuzenbideak ere ez du lurralde-egitura duten estatu kideei kanpo-subiranotasuna baliatzeko eredua berriz pentsatzeko bide emango dien joko-araurik ezartzen. Testuinguru honetan, ezinbestekoa da bi egiturak bateragarriak diren ala printzipio kontraesankorretan oinarritzen diren aztertzea. Edo, horren kategorikoak izan gabe, egitura bakoitzak oinarri gisa dituen printzipioak zein neurritan diren kontraesankorrak edo bateragarriak.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Autonomien Estatua, Europar Batasuna, Sareko gobernantza