Pedro Fontecha Salazar (1673-1753), abokatu tradizional bat
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Pedro Fontecha Salazarri buruzko informazio berri honen oinarria Valladolideko Errege Kantzelaritzako Bizkaiko Salan aurkitutako paper-sorta bat da, 1736ko urri eta abendu bitartean idatzitakoa. Pedro Fontecha Salazarrek eta beste abokatu bizkaitar batzuek, tartean Juan Antonio Dudagoitia suhiak, salaketa bat jaso zuten egoitza Valladoliden zuen Bizkaiko epaile nagusiaren aurrean, men ez egiteagatik. Paper-sorta horren edukia nobleak direla badakiten abokatu batzuen eta ilustrazioaren aurreko errege subirano baten korrejidorearen arteko gatazkaren topikotik haratago doa. Epaiketari buruzko paper-sortan foru-letradu batzuen bizitzaren une bat jasotzen da. Fontechak maisutasunez ordezkatu zituen, abokatu eta bizkaitar gisa zituzten pribilegioak defendatuz, Bizkaian merkatarien eta merkataritzaren gizarte-balioak indarra hartzen ari ziren garai batean. Pedro Fontecha Salazarrek bere energia intelektual guztia erabili zuen forutasunari buruz zuen ideia defendatzeko, eta Arrieta irakasleak sakon aztertu du hori duela gutxi argitaratu duen Escudo de la más constante fe y lealtad (del Muy Noble y Muy Leal Señorío de Vizcaya) liburuaren edizioan.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Pedro Fontecha Salazar, Abokatuak, Bizkaiko Jaurerria, Enkarterriak, Valladolideko Errege Kantzelaritza