Jose Zabala Mirandaren ekimena. Buenos Airesekin merkataritzan aritzeko konpainia pribilegiodun bat eratzeko proiektuak eta liskarrak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Orrialde hauetan XVIII. mende hasieran Buenos Aireseko probintziarekin merkataritzan aritzeko konpainia bat eratzearen inguruan izan ziren liskarrak aztertzen dira. 1737an abiarazi zen ekimena, Bizkaiko Diputazioak Jose Zabala Mirandari Gortearekin negoziatzeari ekiteko agindu zionean, egoitza Bilboko portuan izango zuen enpresa bat eratzeko asmoz. Plan horren aurka agertu ziren zenbait erakunde, batik bat Enkarterriko eskualdea. Horrek erakusten digu aferaren atzean gatazka handiago bat zegoela. Artikuluan aztertzen dira ika-mika horien konplexutasuna, jatorria eta ondorioak, batik bat protagonistei eta horiek egindakoei erreparatuz. Ministroengandik eta Monarkia konposatu hartako grazia guztien iturri zen erregearengandik gertu egotea funtsezko elementua izan zen boterea eta baliabideak kontrolatzen zituen elite berri baten sorreran.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Bilbo, Enkarterri, Bizkaia, Boterea, Gortea, Gizarte-sareak, Buenos Aires, Merkataritza