Escudoa Istituta gisa? Ius Commune/Ius Proprium Eskozian eta Bizkaian Ilustrazioan: konparazioa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 07-06-2024
Javier García Martín

Laburpena

Europako historiografia juridikoak F. Wieackerrez geroztik –eta horrekin batera Espainiakoak ere– interpretazio murriztailea egin du toki-zuzenbideko Institutaei buruz, eremu protestanteen genero bereizgarri gisa. Horren aurrean, bada, Europa osoan presente egon zen fenomenoak Eskozian eta Bizkaian izandako garapen desberdina konparatzen du azterlan honek. Bi lurraldeetan, zuzenbide propioa baieztatzeko bitarteko bat izan zen: lehen kasuan, common law ingelesaren aurrean eta bigarren kasuan «erreinuaren zuzenbide erkidearen» aurrean. Nolanahi ere, desberdintasun garrantzitsuak daude lurralde batetik bestera. Eskoziaren kasuan, garapen zabala izan zuen Institutaen fenomenoak, eta, horri esker, etengabe eguneratu zen XVII. mendearen bigarren erdiaz geroztik Stairreko bizkondearen lanarekin eta XVIII. mende osoan zehar, are 1707an Eskoziak eta Ingalaterrak bat egiteko legea onartu ondoren ere. Aldiz, Bizkaiaren kasuan, inprimatzeko erregalia zekarren zentsurak ezarritako murrizketak zirela eta, testu bakarra osatu zen, hain zuzen ere Fontecha y Salazar jurista bizkaitarrari egozten zaion Escudo de la más constante fe y lealtad, baina ezin izan zen inprimatu testu independente gisa. Guztiarekin ere, zentsurak bakarrik ez du azaltzen bi lurraldeen arteko desberdintasuna; izan ere, mota horretako argitalpenak oinarritzeko historia propiora jotzeko baliabidea oso bestelakoa izan zen Eskoziaren eta Bizkaiaren kasuan. Eskoziaren kasuan, bada, ez zuen talka egin historia britainiar komun baten ikuskera nagusiarekin. Bizkaiaren kasuan, bestalde, talka egin zuen hasiera-hasieratik Espainiaren historia juridiko uniformatu batekin –errege legegile ziren monarka bisigodoetatik hasita, Ilustrazio juridikoa borboitarren pean eraikitzen saiatu zen–.

Abstract 30 | PDF (Español) Downloads 9

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Instituta eskoziarrak, Ius municipale, Bizkaiko Forua, Probintziako zuzenbide erkidea, Chinchillako ordenantzak, Foru-baimena

Atala
Artículos