Heriotza susmagarriak eta prozesu politikoak Nafarroako Kapeto leinuko errege-erreginen inguruan (1302-1317)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 11-06-2024
María Raquel García Arancón

Laburpena

Lau ustezko krimen daude aztergai, honako hauen aurkakoak, zehazki: Zuria Artoiskoa, Nafarroako erregina, eta haren alaba Joana I.a, Nafarroako eta Frantziako erregina (1302, 1305), eta Luis X.a eta haren seme Joan I.a, Frantziako eta Nafarroako erregeak (1316). Emakumeen aurkakoak Troyesko apezpikua zen Guicharden mendekuari egotzi zizkioten, eta gizonen aurkakoak, berriz, Mahauti –Artoisko kondesari, alegia–, Filipe V.a suhiari tronurako bidea erraztu nahi baitzion. Frantzian, XIV. mendearen lehen herenean, elizako agintariek eta goi-mailako nobleek eragindako eskandalu saldoaren barruan daude horiek, hainbati pozoitzeak eta sorginkeriak leporatu baitzizkieten. Monarkiaren propaganda-tresna bi prozesu horiek (1308-1313 eta 1316-1317), botereak manipulatu zituenez; maiestatearen aurkako delituak (pozoiaz eginiko atentatuak) eta fedearen aurkako delituak (sorginkeriak) zigortzeko eskumena zuen errege-justiziaren pertzepzio «inkisitoriala» iradokitzen dute. Iturrien deskribapenei eta gaur egungo medikuntza-ezagutzei esker, lau errege-erreginen heriotzen kausa naturalak ondorioztatu ahal izan dira lehendabiziko aldiz.

Abstract 20 | PDF (Español) Downloads 9

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Errege-erregin kapetoak, Nafarroako erresuma, Prozesuak, Pozointzea, Sorginkeria, Guichard de Troyes, Mahaut de Artois

Atala
Varia