Zuzenbide historikoa Valentziako zuzenbide zibil modernoaren garapenean sartzea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 12-06-2024
Javier Palao Gil

Laburpena

Aragoiko Koroa zaharreko lurralde guztien artean, Valentziak bakarrik galdu zuen bere zuzenbidea guztiz, Borboiek 1707tik ezarri zuten gobernu mota berriaren ondorioz. Gaur arte iraun dute egitate horren ondorioek, eta hainbat mendetan historia eta politika partekatu zuten erresumetatik bereizten jarraitzen dute Valentzia, berea propioa ez den zuzenbide zibilaren mende dagoen bakarra baita. Hainbat arrazoi eman dira puntu hori argitzeko, arrazoi historiko hutsetatik hasi eta arrazoi juridiko eta politikoetaraino iritsita, baita arrazoi soziologikoak ere. Azken urteotan, aurrera egin dugu horren gaineko ezagutzan, datu berriak eta ikuspegi osoago eta benetakoagoa emanez. Bi kontu ezberdin baina elkarren artean lotuta daudenak azaltzen dira: alde batetik, erabateko abolizioa eta horren ondorioak, eta, bestetik, Valentziako Generalitateak zuzenbide zibilaren gainean legeak emateko ahala berreskuratzea, egindako arauak eta horiek zuzenbide historikoarekin duten lotura. Ikerketak bereizita jorratu ditu bi kontuak, eta historialariaren zereginari eta emaitzei eskaini dizkie azken orriak.

Abstract 13 | PDF (Español) Downloads 10

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Valentziako foruak, Valentziako zuzenbide zibila, Espainiako Konstituzioa, Valentziako Erkidegoaren autonomia-estatutua

Atala
Artículos