Kontzertu Ekonomikoa: sorkuntza, negoziazioa eta kritikak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
1878. urtean sortu zenez geroztik, ibilbide gorabeheratsua izan du Kontzertu Ekonomikoak. 1980. urtean, artikulu honen egileak, artean Eusko Jaurlaritzako Ekonomiako Sailburua zelarik, estatuko batzordearekin Kontzertu berria hitzartzea lortu zuen euskal Negoziazio-Taldeko burua izateko ohorea izan zuen. Metodologia berritzailea erabili zen horretarako, Gernikako Estatutuak jasotzen duen definizioan oinarrituta. Negoziazioa luzea, gogorra eta konplexua izan zen, hogei oztopo nagusiri aurre egin behar izan ziona. Mugarri hori gaindituta, 1981. urtean argitara irten zen Kontzertua, eta berarekin Euskadi eta Estatuaren arteko adostasun erabakigarria lortu zen. Zoritxarrez, azken bolada honetan orduko hitzarmena, munta handikoa eta positiboa izan zena, askotariko eraso eta kritikak jasaten ari da, ezjakintasunean eta estereotipo hutsetan oinarrituta, eta baita gezur beltzetan ere. Horiei guztiei aurre egin behar zaie adostutako sistema kontzertatua babestu ahal izateko, Euskadiren oraina eta geroa bermatzeko ezinbestekoa baita.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Kontzertu ekonomikoak, Euskadi, Eusko Jaurlaritza, Espainiako estatuta, Gernikako estatutua