Nafarroako Foru Aldundiaren eta eskuin nabarristen posizionamenduak, 1976. eta 1978. urteen artean, aurreautonomiari buruzko eztabaida dela eta
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honetara, Nafarroako Foru Aldundiak eta eskuin nabarristek 1976. eta 1978. urteen artean aurreautonomiaren gaineko eztabaida dela eta izan zituzten posizionamenduak ekarri ditugu. Foru Aldundiaren erabakiak eta haren inguruko aholkulari eta aditu foralisten txostenak eta irizpenak aztertuko ditugu. Jaime Ignacio del Burgo urte batzuk geroago Foru Erregimenaren Hobetzea ekarri zuen prozesuaren diseinatzailearen jarrera ere aztertuko dugu. Hala ere, aurretik, Nafarroako talde politiko kontserbadoreak eta tradizionalistak Bigarren Errepublikan estatutuaren gaiari dagokionez ateratako ondorioak eta frankismoaren garaian cuarentayunismoaren (1841eko Legea goratzen zuen ideologia) indartzea aztertuko ditugu.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Nafarroa, Aurreautonomiari buruzko eztabaida, Trantsizioa, Eskuin nabarrista, Nabarrismoa, 1978ko Konstituzioa, Foru Erregimena Hobetzea