Foruak ezeztatzeko 1876ko uztailaren 21eko Legea (aurrekariak eta Kongresuan izaniko izapidetzea)
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foruek 1844 eta 1876 bitartean jarraitu zuten. Liberalismo espainiarrak euskal foru-erakundeen arteko lotura hipotetikoa eta matxinada karlista erabili zituen batasun konstituzionala hedatzeko; horretarako zerga-sistemaren, soldadutzaren, eta Batzar Nagusien eta Aldundien botereen murriztapenaren erreforma drastikoari ekin zion. Erreforman, Cánovas, Gobernuaren Lehendakariak, 1839ko Foru Legean zetorren prozedurari eustea nahi izan zuen, Euskal probientzietako batzordekideak deitzen, emaitzarik gabe. Lege berriko proiektuak zatiketa sendoa sortu zuen liberalismo espainiarraren barruan, alde batetik, Foruak erabateko indargabetzearen alde zegoen gutxiengo konstituzionalistak, eta, bestetik, gehiengoa zen Cánovas-eko alderdi liberal-kontserbadorea. Azken hauek, negoziazio baten ondorioz, ogasun eta administratibo arloetako berezitasun batzuk mantendu nahi zituzten. Gobernuaren proiektua Senatutik igarotzean aldaketa batzuk izan zituen. Eztabaida bizia gertatu zen euskal diputatuen, diputatu konstituzionalisten eta Gobernuako alderdiaren diputatuen artean. 1876ko uztailaren 21eko Legea euskal autogobernuko mendetako zikloarekin amaitu zen.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
1876ko Foruen Legea, Konstituzio-batasuna, Foru-soldadutza eta Estatukoa, Estatuari eginiko ekarpen ekonomikoa, Karlistada, Koroarekin eginiko itunak